Udako ordutegia izango du kultur etxeak irailaren 8ra bitartean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko eka. 22a, 09:20
Orioko liburutegia gaur goizean. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Kultur Etxea eta liburutegia zabalik izango dira udan 09:00etatik 14:00etara, eta abuztuan ez dute zerbitzua etengo; beraz, irekita egongo dira  udan goiz-eguerdi partean.

Udako ordutegia abiatu dute Orioko Kultur Etxeak eta liburutegiak eta irailaren 8ra bitartean 09:00etatik 14:00etara izango dira zabalik. Gainera, aurten lehen aldiz ez da zerbitzua etengo abuztuan, eta irekita izango dira. Irailaren 12an bueltatuko dira ohiko ordutegira.

Bestalde, liburutegiko arduradunak azaldu duenez, azkenaldian arazoak dituzte telefonoarekin; beraz, norbaitek berarekin harremanetan jarri nahi badu Whatsappa idatzi dezake 608- 28 41 68 telefono zenbakira edo korreo elektronikoa idatzi liburutegia@orio.eus helbidera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!