Arraunlari Beteranoen Estropada aurkeztu dute

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 24a, 12:30
Badok 13 estropadaren aurkezpena. Argazkia: Maialen Goñi

La Salve Ligako estropada ospatuko da Orion ekainaren 25ean, 15:00etan. Badok 13 taldearen VIII. Estropada eta Jakes Landaren Oroimenezko hirugarrena izango da. Sari-banaketa egingo dute ondoren.

Badok 13 taldeak antolatutako VIII. Estropada eta Jakes Landaren Oroimenezko hirugarrena jokatuko dute larunbat honetan Orioko errioan. Arraunlari Beteranoen Elkarteko La Salve Ligarako jardunaldi puntuagarria izango da. Ekitaldia aurkezteko, ostegun eguerdian Orioko Arraunetxen elkartu ziren Orioko alkate Anuska Esnal, Zarauzko arraunlari beteranoen klubeko ordezkaria eta Zarauzko Kirol Zinegotzi Leire Arana.  

Estropadari Orioko zubia baino 120 metro beherago (plaza parean) egongo diren balizetatik emango zaio hasiera, eta puntu berean amaituko da, 1.750 metroko bi luze eta ziaboga bakarra egin ondoren. Eremuak bi kale izango ditu, eta binaka jokatuko da erlojuaren aurka. Guztira, hamasei traineruko hartuko dute parte: zortzi tripulazioko bi txanda izango dira, eta txanden artean bost minutuko denbora tartea utziko da. Proba 15:00etan abiatuko dute, eta ontziak minutu bateko tartearen aterako dira.

Bestalde, amaieran bandera emango zaio irabazleari uretan. Gainontzeko sari banaketak ontzi guztiak lehorreratu ostean ospatuko dira dira La Salve karpan, arraun elkarteko instalakuntzen aurreko eremuan. Euririk egingo balu, arraunetxe barneko instalakuntzetan egingo litzateke sari banaketa.

Estropada

Eremuak 3.500 metro izango dituela iragarri dute, 1750 metroko bi luze eta ziaboga bakarra. Bestalde, pare bat kalez osatuta egongo da, binaka jokatuko denez gero. Beraz, 8 tripulazioko 2 txanda egingo dira, 15:00tan hasita. Txanden artean 5 minutuko denbora-tartea utziko da. Estropada Orioko zubia baino 120 metro beherago, plaza parean, egongo diren balizetatik abiatuko da, eta puntu berean izango da amaiera ere.

Lehen txandaren hasiera 15:00tan izango da, minutu bateko tarteaz, eta ontzi hauek osatuko dute:
1. 15:00 Badok13 B --- Plentzia B
2. 15:01 Bilbao B/ Zumaia B --- Iberia B
3. 15:02 IBAIALDE --- Getxo B
4. 15:03 BILBO --- SESTAO

Bigarren txanda, aurreko txanda bukatu eta 5 minutura hasiko da, eta ondoko ontziak izango ditu, minutu bateko tarteaz:
1. 15:25 MUNDAKA --- PLENTZIA
2. 15:26 PONTEJOS --- ZUMAIA
3. 15:27 BADOK13 --- GETXO
4. 15:28 FORTUNA --- IBERIA

Oharrak

15:00ak hasiera ordua izanik, ontzi guztiak irteerako balizen atzealdean egon beharko dira, beroketak egiten. Bestalde, lehen txandak ordutegi aldaketa izan dezake, ontzi gonbidatuen kopuruaren arabera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!