Laugarren izan da Badok 13 larunbatean Orion jokatutako traineru estropadan

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 26a, 11:00

Badok 13 Arraunlari Beteranoen VIII. Estropada jokatu zen larunbat bazkalondoren Orion. Etxeko ontziak laugarren egin zuen.

Beteranoen traineru ligako estropada izan zen larunbatean, arratsaldeko lehen orduan, Orion, errioan. ABE ligan ari diren traineruez gain, gonbidatutako ontziak ere lehian izan ziren Badok 13  Arraunlari Beteranoen estropadako zortzigarren edizio honetan. 

Etxeko taldeak oraingo honetan ezin izan zuen garaipenik erdietsi, eta laugarren postuan amaitu zuen estropada, Fortuna irabazlearekiko 20 segundora. Eskualdeko beste ontzia, Zumaia, zortzigarren izan zen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!