Miner eta Sukia txapeldun izan dira Udaberriko Ekialdeko Finalean

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 27a, 08:35
Argazkia: Orioko Pilota Elkartea

Goikoetxea-Urrestilla bikotea txapeldunorde geratu zen alebinen finalean. Orbegozo eta Oliden ere bigarren postuan geratu zen Irungo LXX. Kurpil Kirolak Torneoan.

Orioko pilotari gazteek hiru final jokatu zituzten joan den ostiralean. Infantiletako Ganix Miner eta Etxahun Sukia 18-10 emaitzarekin gailendu ziren Mundarroko Isasti-Galarragaren aurka. Unai Goikoetxeak eta Oier Urrestillak 4-16 emaitzarekin galdu zuten alebin mailako finala, ez baitzuten Ataungo Aldasoro-Aramendi bikotea menperatzea lortu.

Irungo LXX. Kurpil Kirolak Torneoan, berriz, Lorenz Orbegozok eta Aratz Oliden oriotarrak ez zuten txapela eramatea lortu, 22-11 galdu zuen Txoperena-Santamaria bikote nafarraren aurka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!