Orioko arraunlari gazteek lan ona egin dute Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 27a, 11:00
OAEko arraunlari eta arduradunak Sevillan. Argazkia: Orioko Arraunketa Elkartea

Orio Arraunketa Elkarteko 27 arraunlari Sevillan izan dira asteburuan. Haietako inork ez zuen "A" finalera sartzerik lortu. "B" finalerako, ordea, Orioko bost ontzi klasifikatu ziren, zazpigarren eta hamabigarren postuen artean.

"B" finaletara klasifikatu ziren arraunlari oriotarren artean, hiru ontzi atera dira garaile, azken sailkapeneko zazpigarren postuarekin. Horietako bat hirugarren geratu zen, azken sailkapeneko bederatzigarren postuarekin. Beste batek laugarren postua eskuratu zuen, hau da, azken sailkapeneko hamargarrena. Gainontzeko sei ontziek ez zuten finaletara sartzerik lortu,.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!