Pirinioetako Bidea ekimena zuzenean ikusgai izango da Karkara.eus-en

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 30a, 09:43

Egitasmoaren zuzeneko saioa egingo dute hainbat hedabidek, eta emankizun hori Karkara.eus-en ere ikusi ahal izango da. 21:00etatik 22:30era izango da, Maider Galardi eta Ana Iruretagoiena esatariek gidatuta. Erabakitzeko eskubidearen alde, herritarrek 300 bat gailur argiztatuko dituzte Pirinioetan.

Etzi, larunbatez, erabakitzeko eskubidearen aldeko Pirinioetako Bidea egitasmoa izango da Hondarribiko Higer lurmuturraren eta Kataluniako Creus lurmuturraren artean. Herritarrek 300 bat gailur argiztatuko dituzte, 21:00etatik 22:30era bitartean, Gure Eskuk eta Kataluniako ANCk eta FEEC-k antolatuta eta Omnium Culturalek zein Artistes de la Republicak lagunduta.

Egitasmoaren zuzeneko saioa egingo dute hainbat hedabidek, eta emankizun hori Karkara.eus-en ere ikusi ahal izango da. 21:00etatik 22:30era izango da, Maider Galardi eta Ana Iruretagoiena esatariek gidatuta. Gure Eskuk adierazi duenez, gailurretako eta aireko "irudi ikusgarriak" izango dira. Gainera, 21:15etik 22:50era ekitaldi politiko nagusia egingo dute egitasmoaren sustatzaileek Guils de Cerdenyatik (Katalunia), eta hango irudiak mendietakoekin uztartuko dituzte.

Orioko, Aiako, Zarauzko, Azpeitiko, Errezilgo eta Beizamak bizilagunak Larhun mendira igo dira; Zestoakoak, Zumaiakoak eta Aizarnazabalgoak, berriz, Manddale mendira; eta Getariakoak Xoldoko gaina, Larhun eta Ibantelira. Egitasmoan izena emateko aukera zabalik dago oraindik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!