Ordutegi berria du Jesus Mari Peronaren erakusketak

Karkara 2022ko uzt. 8a, 10:36

Asteazkenean zabaldu zuen Peronak Orioko baleazaleak eta itsasontziak izeneko erakusketa Kultur Etxean, eta jakinarazi dutenez, honako ordutegia edukiko du erakusketak hemendik aurrera: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta larunbat eta igandeetan 18:00etatik  20:00etara.

Peronak berak azaldu duenez, asteburuetan bera egongo da erakusketa aretoan, bisitariei azalpenak emateko pronto.

Irakurri hemen erakusketaz KARKARAk egindako erreportajea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!