Senegaldarren komunitateak Tabaski eguneko bazkaria egingo du bihar frontoian

Karkara 2022ko uzt. 8a, 14:27
2019ko Tabaski bazkaria, Orioko frontoian. (Utzitakoa)

Izurritearen aurretik egin bezala, aurtengoan ere herritarrak bazkarian parte hartzera animatu nahi dituzte.

Bihar, larunbata, Aid El Kebir edo Sakrifizioaren Festa, musulmanen jai nagusia ospatuko da, eta Orioko senegaldarren komunitateak bazkari irekia antolatu du herriko frontoian. Izurritearen aurretik ere antolatu izan dute Tabaski eguneko bazkaria herrian, eta aurtengoan ere herritarrak bazkarian parte hartzera animatu dituzte, jai eguna beraiekin ospatu dezaten. 14:00ak inguruan izango da bazkaria, eta bertan parte hartu nahi dutenek frontoira agertu besterik ez dute egin behar. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!