Santio Errekako festak hasiko dira uztailaren 22an

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 13a, 09:26

Bost egunetarako egitarau zabala prestatu dute auzoan, uztailaren 22, 23, 24, 25 eta 30erako. Oilasko biltzea, otorduak, musika, ume jolasak, bertso saioa eta beste hainbat ekimen izango dira.

Egitaraua

Uztailak 22, ostirala:

  • 23:00: Fan & Go erromeria
  • 03:00: Oilasko biltzea

Uztailak 23, larunbata:

  • 16:00: Mus txapelketa frontoian (16:00etan izen ematea, 16:30ean txapelketa.
  • 22:30: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Zubeldia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak.
  • 00:00: Abiba diskojaia
  • 04:00: DJ Xanta

Uztailak 24, igandea:

  • 17:00: Ume jolasak frontoian
  • 23:00: Intzak hik kontzertua
  • 00:30: Skasti kontzertua
  • 02:00: DJ Ibon

Uztailak 25, astelehena:

  • 10:00: Meza
  • Ondoren: Hamaiketakoa Portu erretegian.
  • Jarraian: Herri kirolak frontoian.
  • 18:00: Erromeria trikitilariekin.

Uztailak 30, larunbata:

  • 21:00: Oilasko biltzeko afaria Portu erretegian (sarrerak aurrez salgai, bertako txosnan).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!