Zubietako erraustegia Arkaitzerreka kutsatzen ari dela salatu dute

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 14a, 10:05
Arkaitz errekako isurketa. Argazkia: Argia

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak irudi batzuk zabaldu ditu, non Zubietako erraustegiaren ondoko errekako ura zikin dagoela ikusten den. Arkaitzerrekak Oria ibaira isurtzen ditu urak.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ohartarazi duenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka kutsatuta dago. Sare sozialetan zabaldu dituzten irudiek hala berresten dute: zikin dago errekako ura, eta aparra dario. Arkaitz errekak Oria ibaian isurtzen ditu urak.

"Berriro ere, Zubietako erraustegi kriminalaren ondoko Arkaitzerreka kutsatuta dago", gaitzetsi du mugimenduak. Gertakaria "oso larria" dela salatu dute, izan ere, "zenbait ordu igaro ostean, kutsadurak erraustegitik ateratzen jarraitzen du, etenik gabe". Gauzak horrela, "informazioa emateko" galdegin diete herritarrei, instituzioak ez baitira gaiaz mintzatu.

Uraren Euskal Agentziaren jarrera ere gaitzetsi dute, "ez baitute laginik hartzeko asmorik azaldu" zubietar batek deitu dienean. Beraz, mugimenduko kide batek adierazi du laginak hartzeko borondatea. "Orduan esan dute: 'Zuek ikertuko baduzue, guk ere bai'. Eta horregatik hartu dute bestela hartuko ez zuten lagina", argitu du mugimenduak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!