Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak esan du Arkaitzerrekako isurien jatorria ez dela errauste planta

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 14a, 15:46
Aratzerrekako isuriaren irudi bat.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo irudi batzuk zabaldu zituen, non Zubietako erraustegiaren ondoko errekako ura zikin dagoela ikusten den. Salaketa publiko egin zuen, eta orain etorri da kontsortzioaren erantzuna. Erakunde horrek esan du "laginak aztertzen" ari dela eta "emaitza eta jatorria jakin bezain laster" jakinaraziko dituela.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo salatu zuen Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituztela, eta gaur, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) azaldu du errauste plantan ez dela isurketarik egon eta, beraz, Arkaitzerrekako isurien jatorria besteren bat dela.

Horrez gain, jakinarazi du "laginak aztertzen" ari dela eta "emaitza eta jatorria jakin bezain laster" emango duela horren berri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!