Zaleek giro bikaina jarri dute Orioko IV. Kanpina banderan

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 18a, 11:13

Orio B taldea hamargarren helmugaratu zen atzo KAE 1 ligako erlojupekoan, baina etxean arituta, zaleen oihu eta animorik ez zuen falta izan. San Pedrorentzat izan zen bandera, eta lider da sailkapen nagusian.

Asteburuko arraun festa borobiltzeko, errioan jokatu zen atzo iluntzean KAE1 ligako erlojupekoa. Orioko IV. Kanpina bandera zegoen jokoan, eta San Pedrok eraman zuen etxera. Giro ederra sortu zen moilan eta errepideko zubian, kolore guztietako zalez bete baitziren inguru horiek. Eguraldiak ere lagundu zuen.

Erlojupekoa bi txandatan egin zuten hamabi traineruek. San Pedrok 20;14.62 denboran amaitu zuen lau luzeko proba, San Juan bigarren (20;15.69) izan zen, eta Arkote Seguros Bilbao hirugarren (20;16.40). 20;36.71eko denbora egin zuen Oriok.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!