Pello eta Nikolasaren panpinak, turismo bulegoan salgai

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 19a, 11:53

Orioko haurrek Pello eta Nikolasa erraldoi kuttunekin etxean jolasteko aukera izango dute aurrerantzean. Platero artisau-tailerrak egin ditu panpinak, eta Udalak eskuragai jarri ditu turismo bulegoan.

Eskaera duela hiru urte heldu zitzaion Udalari, eta ordutik panpinak sortzeko prozesuan aritu da Platero artisau-tailerra. Pandemiarekin, ordea, lanak atzeratu ziren. Aurtengo udako oporraldiarekin batera iritsi dira Pello eta Nikolasaren erreplikak Oriora.

Uztailaren 18tik, eskuragai

Atzo jarri zituzten salgai arrantzalearen eta saregilearen panpinak atzo, uztailaren 18an. Panpin bakarrak 20 euro balio ditu, eta bikoteak 34 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!