Aurten ere Orioko ikasle gazteak euskara indartzen

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 19a, 12:05
Argazkia: Orioko Udala

Ikasle berrien euskara-maila indartzeko errefortzu-eskolak jarri dituzte berriro ere, Udaleko Euskara batzordearen eskutik.

Orioko Udalak udako errefortzu-eskolak antolatzen dituen hamairugarren urtea da, eta ikastetxeek ondo baloratzen dute zerbitzua. Hiru talde osatu dira aurten, 24 ikaslerekin. Irati Txapartegi AEK-ko irakaslea dute aldamenean, astean hiru orduz klaseak ematen, goizez. Herriko bi eskoletako haurrek izena eman dute. Taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera, uztaila osoa emango dute horretan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!