Sareren bizikleta itzulia Oriotik igaroko da igandean

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 21a, 11:58

Euskal presoak euskal herriratzearen aldeko bizikleta martxa antolatu du Sarek uztailaren 22 eta 24 artean. Pelotoiak igandean 10:15ean gurutzatuko du Orioko Zubia, Usurbilerantz.

Hiru eguneko bizikleta itzulia Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena ibiliko da ostiraletik igandera. Egitasmoak "presoen eskubideen aldeko aldarria lau haizeetara zabaltzea eta kirolaz gozatzea" du helburu. Horretarako, hiru etapatan banatu dute martxa. Uztailaren 22koa Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hasi eta Durangon (Bizkaia) burutuko da. Hurrengo egunean, larunbatean, Durangon hasi eta Azpeitiraino (Gipuzkoa) joango da. Azken etapa Azpeitia eta Donostia (Gipuzkoa) artekoa izango da.

Hirugarren egun horretan igaroko da itzulia Oriotik. Dena ondo bidean, 10:15etarako iritsiko da herriko Zubira. Gero, Usurbilerako bidea hartuko du. Bertan parte hartu nahi dutenek, ondorengo estekan informazio gehiago eskuratu dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!