Hegaluzearen kanpaina ona izango dela iragarri dute Eusko Jaurlaritzako arrantza arduradunek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 22a, 13:41
Gaur prentsaurrekoa egin dute Hondarribian eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako arrantza arduradunak (Itxas Etxea Kofradia)

Hondarribian egin dute agerraldia hegaluzearen kanpainaren lehen balorazioa egiteko. Hilabete batean 2.794.184 kilo hegaluze harrapatu dituzte Gipuzkoako eta Bizkaiako arrantzaleek

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek aurkeztu ditu baxurako ontzien hegaluzearen harrapaketari buruzko datuak, gaur, Hondarribian. Hilabete pasatxo daramate Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek hegaluzea harrapatzen, eta 2.794.184 kilo arrantzatu dituztela nabarmendu du Orozek, Espainiako flotaren orain arteko harrapaketa guztiaren %54,5a, hain zuzen ere. Guztira, 18.000 tonako hegaluze kuota izango du aurten Espainiako flotak, iaz baino %9 handiagoa. Bestalde, orain arteko bataz besteko prezioa izan da kiloko 4,25 eurokoa. Hala, "datuak positiboak" direla uste dute Eusko Jaurlaritzako arrantza arduradunek eta "kanpaina ona" izango dela iragarri dute.

Bestalde, prentsa agerraldian herritarrei eskatu diete Eusko Labela duen hegaluzea kontsumitzeko, "gure arrantza artisautzakoa ez ezik iraunkorra izan dadin", azpimarratu dute sailburuordeak. "Azken urteertako ildoari eutsiz, ahalik eta pieza gehien identifikatzen ditugu Eusko Label bereizgarriarekin. Horrela, arrandegira doazen kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin ahal izango dute erosten ari diren hegaluzea gure arrantzaleek harrapatutakoa dela".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!