Atzo Orion izan ziren Euskarabenturako kideak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 26a, 11:25
Euskarabenturako kideak Orioko Goiko Kaletik igarotzen. (Euskarabenturak)

2005ean eta 2006an jaiotako 130 gazte ari dira Euskarabentura espedizioan parte hartzen. Antolatzaileen arabera, orain arteko espediziorik jendetsuena izan da.

Euskal Herria zeharkatzen ari dira Euskarabentura espedizioan parte hartzen ari diren gazteak eta atzo Donostia-Zarautz etapan, Oriotik igaro ziren. Hiriburua atzean utzita, Igeldotik barrena, Orio zeharkatu zuten Zarautza iristeko. Aurten, jatorrizko izaera berreskuratu ekimenak, eta Euskal Herria zeharkatzen ari dira uztailean zehar. Mauletik Getxorainoko bidea egiten ari dira, 31 etapatan. 700 kilometro baino gehiago egingo dituzte guztira, eta, horietako 500, oinez.

Parte hartzaileen artean Euskal Herriko askotariko errealitate soziolinguistikotako gazteak bildu dira: Arabako 20, Bizkaiko 37, Gipuzkoako 37, Lapurdiko 7, Nafarroa Garaiko 28 lagun, eta Nafarroa Beheretik bakarra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!