Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Audra Almanaityte

Karkara 2022ko uzt. 27a, 11:12

Udarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Lehen edizio honetan, Audra Almanaityteri gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu diogu.

  1. Aita Donostia. Oñazez.

“Euskal Herriko pianoaren kalitate gorenaren marka da. Ongi egina da, teknikori irisgarria, eta oso sentimendu politak adierazten ditu. Melodia herrikoiak jasotzen ditu, pianistikoki moldatuta”.

  1. Benito Lertxundi. Mirotzak.

“Benito Lertxundiren musika oso sakona da, sentibera. Doinuetan eta letretan topatzen dut sakontasun hori, eta Oriokoa denez, gertutik bizi duzu bere musika. Gainera, atzetik duen talde eder horrekin, kontzertuak ere oso onak izaten dira”.

  1. Queen. Bohemian Rhapsody.

“Pop musikaren talde maiteena dut Queen. Bohemian Rhapsody hautatu dut, kantu osoa delako. Zati desberdinak ditu, eta ia 40 urte dituela jakinda, garai hartan oso berritzailea izan zen, profesional izugarriek egina. Rock abesti baten adibide bat izan daiteke, baina sinfonia eta hitzak entzunda... ez da rocka soilik. Freddie Mercury abeslari gisa, bestalde, rockeko handiena izan zela uste dut”.

  1. Van Beethoven. 9. Sinfonia.

“Musika sinfonikoa asko gustatzen zait. Ez Beethoven bakarrik, baita beste batzuk ere: Mahler, Brahms, Xostakovitx... Hori guztia txikitatik jaso nuen, musika klasikoa nire generoa da, eta bertan aritzen naiz jakintza gehienarekin. 9. Sinfonia hautatu dut perfektua iruitzen zaidalako”.

  1. Debbusy. Arabesque n°1

“Debussy da nire konpositore gogokoena. Inpresionismo frantsesetik dator, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera artean. Oso musika argia da, ur-jolasak bezala egiten ditu. Harmonia desberdinak ditu, eta berritzailea izan zen. Pintura inpresionista bezalaxe, puntillismo horrekin jokatzen du. Emozionalki bete egiten nau”.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!