Gozatua hartu dute umeek eta ez hain umeek uretako puzgarriekin

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 28a, 13:29

Atzo arratsaldean jende asko elkartu zen anbulatorio ondoko arranplan, bainujantziak soinean, urarekin jolasteko prest. Udalak atzo jarri zituen San Pedro festetan jartzekoak ziren puzgarriak, eta arratsalde pasa freskoa egin zuten herritar askok. 

Hainbat motatako uretako puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean anbulatorio ondoko arranplara bertaratu ziren herritarrek. Haurrak, gaztetxoak nahiz helduak, jende ugari elkartu zen bertan, eta puzgarri batzuez gozatzeko itxaronaldi luzeak ere egin behar izan zituzten.

17:00etatik 19:00etara jarri zituen udalak berez San Pedro jaietan ekartzekoak ziren puzgarriak –orduan bertan behera utzi behar izan zituzten eguraldiagatik–, eta gozatua hartu zuten herritarrek.

Etxerakoan, haur batek baino gehiagok galdetu zien gurasoei ea gaur arratsaldean ere joaterik bazuten puzgarrietara. "Urtebete itxoin behar al da?", bateren batek, besoak gurutzatuta, haserre aurpegiarekin, gurasoen erantzuna entzundakoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!