Pilar Sasietak irabazi du Galiziako bidaia, Ni estropuarekin kanpainan

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 31a, 10:00
Argazkia: @CRO_OrioAE (Twitter)

149. zenbakiarekin saridun atera da Sasieta, eta Galizian jokatuko diren estropadak ikustera joateko lau lagunentzako bidaia eskuratu du, bi gautako egonaldiarekin. Arraunlarien entrenamendua ikusteko zenbaki saridunak ere argitaratu dira, Mahalaren saski bana jasoko duten hogei zenbaki irabazleekin batera.

Ni estropuarekin, ni Oriorekin kanpaina uztailaren 16an bukatu zen, Orio Arraunketa Elkarteko arduradunek egindako zozketarekin. 163 estropu saldu zituzten guztira, 50 eurotan. Horrekin batera, oriotarrek klubeko arraunlarien posterra eta zozketan parte hartzeko zenbakiak jaso zituzten.

Sari nagusia 149. zenbakiari egokitu zitzaion, Pilar Sasietari, eta Galiziako estropadak ikustera joateko bidaia irabazi du. Bi lagunentzat arraunlarien entrenamendua fuerabordatik ikusteko aukeraren zenbaki saridunak, bestalde, honakoak izan dira: 23, 154, 144 eta 146. Azkenik, ondoko zenbakiek jasoko dute Mahala saski bana: 25, 148, 65, 58, 127, 169,  92, 80, 99, 51, 36, 26, 48, 16, 128, 35, 18, 118, 100 eta 22.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!