Unanuek Calle Sonorarekin kolaborazioa egin du berriki. 2012an sortutako proiektua da Calle Sonora, "zuzeneko musikaren magia harrapatzeko" asmoarekin. "Artista ohiko testuingurutik urrundu, eta eszenatoki gabeko eszenatokira" eraman nahi dutela azaltzen dute sortzaileek. Musikari ugariren kantuen grabaketak egin dituzte; azkena, oriotarrarena.