'La primera ola' filmaren proiekzioa, abuztuaren 12an

Mikel Eizagirre 2022ko abu. 3a, 16:00

Aire libreko zinema programaren bigarren proiekzioa antolatu du Orioko Udalak hondartzan, ostiralerako. Pedro Tembouryren 2015eko La primera ola dokumentala izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera.

Espainiar estatuko surfaren historiaren hastapenak aztertzen ditu dokumentalak. Ibilbidearen "zazpi mugarri" kontatuko ditu, istorio pertsonalak zein esperientzia zirraragarriak oinarri hartuta. Kirolaren inguruko hainbat zinema-jaialditan proiektatu dute, eta kritika onak eskuratu ditu. Udako zinema-eskaintzaren barruan proiektatuko dute Orion, gazteleraz eta doan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!