Gaur hasiko da Gure Zirkua, Muntoko zelaian

Mikel Eizagirre 2022ko abu. 4a, 09:13

Orion hamasei emanaldi eskainiko dituzte guztira. Abuztu osoan zehar izango dira ikuskizunak, ostegunetik igandera, arratsaldeko 19:00etan

Gure Zirkuak ostegun arratsaldean ekingo dio abuztu honetako ikuskizun programazioari. Astero, ostegunetik igandera bitartean, lau emanaldi eskainiko dituzte, 19.00etatik aurrera. Iker Galartzak zuzendutako ikuskizun-birak hamasei saio eskainiko ditu Orion. Sarrerak Gure Zirkuaren atarian daude eskuragai. Lehen bi saioetarako sarrerak agortu dira dagoeneko, baina hurrengo emanaldietarako gehiago egongo dira.

Haur eta helduei zuzendutako saioak eskaintzen ditu Gure Zirkuak, “betiko zirkuaren espirituarekin”. Hori bai, “euskal ikuslegoari egokituta eta euskaraz” egina. Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean prest dago karpa, Muntoko zelaian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!