Orio Orialki gizonezkoen ontzia bosgarren sailkatu da Hondarribian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abu. 6a, 19:55
Gizonezkoen trainerua. Artxiboko argazkia.

Urdaibaik irabazi du Hondarribiako Bandera. Bihar, Getarian izango dute hitzordua Eusko Label Ligako arraun taldeek.

Eusko Label Ligan, Hondarribiako XXXV. Bandera estropada jokatu du Orio Orialkik. Oriotarrek ohorezko txandan egin dute arraunean, Hondarribia, Donostiarra eta Urdaibairekin batera. Hasieran lau taldeak berdinduta abiatu badira ere, estropadak aurrera egin ahala Urdaibai errenta handitzen joan da, eta bandera irabaztea lortu du. Orio bosgarrena izan da estropadako sailkapenean. Izan ere, bigarren txandan aritu den Getariak oriotarrek baino denbora hobea markatu du. Beraz, bihar Orioko gizonezkoen traineruak bigarren txandan egingo du arraunean.

Sailkapena

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!