Safi band & Hereje Fighters taldeak kontzertua emango du Antilla hondartzan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 11a, 12:15

Kontzertu ederra antolatu du aurten ere Orioko Surf Taldeak, abuztuaren 19rako. Musikari oriotarrez osatutako Safi band & Hereje Fighters taldeak reggae kantu ezagunak joko ditu, 22:00etan hasita. 

Antilla hondartzan izango da kontzertua, zehazki, klubaren aurrean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!