Erabilgarri dago hondartzarako bideko bidegorria

Lurreko markak falta ditu bidegorriak, asteartean margotuko dizkiote. (Orioko Udala)

Lurreko markak asteartean margotuko badituzte ere, dagoeneko erabilgarri dago autobideko eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria.

Gaurtik aurrera erabilgarri egongo da hondartzako bideko bidegorria. Horren obrak amaituta, errepidea ere zabalduko dute, bi noranzkoetan. Dena den, bidegorrian lurreko markak ezartzea falta da oraindik. Horiek asteartean margotuko dituzte.

Apirilaren 6an ekin zioen udalak autobideko eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lanei. Asmoa uda aurretik bukatzea zen, baina "hornidura arazoak tarteko", abuztuko bigarren astera arte luzatu da obra.

Hondartzako bidegorriaren zatia falta zen orain arte Orioko bidegorri sarea osatzeko, eta behin hori burututa, osatuta dago sarea. Udalak azaldu du obra "garrantzitsua" izan dela, eta helburua dela hondartzako joan-etorriak erraztea eta eskolako ikasleei eragozpenik ez sortzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!