Eusko Label ligako balizaren hondoratzearen zergatia

Hara! 2022ko abu. 21a, 10:45

Oriyoko Arraun Zaleak bere Facebook kontuan azaldu du, bideo eta guzti, atzo arratsaldean gizonezkoen estropadan gertatutakoa. Antza denez, Cabo da Cruzi, ziaboga egiterakoan, arrauna hegan atera zitzaion eta "aizkora balitz bezala", ziabogaren buiari ebakia egin zion, horren hondoratzea eraginez.

Hiru txandatan jokatzekoa zen estropada, azkenean erlojupekoarekin amaitu zen; ohorezko txandako lau traineruek hala jokatu zuten estropada, eta oriotarrak norgehiagoka irabazteko zorian egon ziren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!