Aurreneko harrera Getariako arranplan, bigarrena Orioko plazan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 21a, 13:18

Orio Arraunketa Elkarteak partekatutako bideoan ikus daiteke Orio Orialkiko neskek trainerua uretatik atera duten unea Getarian. Hantxe zituen zaletu batzuk zain, txaloka, baita beste traineruetako arraunlariak ere. Klubak gogorarazi du gaur "harrera berezia" merezi dutela, eta 20:00etan plazara bertaratzera deitu ditu herritarrak.

Orio Orialkik estropada bikaina egin du beste behin, eta denboraldiko bandera preziatuenetakoa etxeratu du gaur Zarautzen. Donostiarrak ere sekulakoa egin du, bigarren helmugaratu baita trainerua, eta horrekin, Euskotren ligan tokia mantentzea lortu du, Tolosaldearen kaltetan. Play-offa jokatu beharko du horrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!