Bideoa: ligako azken errezibimendua

Onintza Lete Arrieta-Gorka Eizagirre 2022ko abu. 22a, 14:56

Pozak eta emozioek bat egin zuten atzo iluntzean Orioko plazan herritarrek Euskotren ligako txapeldunei egindako errezibimendu berezian. Itxaso Azkonobieta arraunlariak eraman zuen ligako garaikurra udaletxe aurreraino, eta Nadeth Agirre patroiak, atzo bertan Zarautzen irabazitako bandera. Biek egin zituzten adierazpen batzuk plaza bete jendearen aurrean.

Txarangaren doinuekin hasi zen festa, eta Benito Lertxundiren Mirotzak kantua abestuz amaitu. Poza eta malkoak, alaitasuna eta hunkidura, biak sentitu zituzten askok eta askok atzo iluntzean herriko plazan Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruari egindako errezibimenduan.

Arraunlariak, entrenatzailea eta arlo teknikoko kideak banan-banan jaitsi ziren elizako aldapatik udaletxe aurreraino txalo zaparrada artean, eta han hitz batzuk egin zituzten Itxaso Azkonobieta arraunlariak eta Nadeth Agirre patroiak. Aurrenekoak eraman zuen ligako garaikurra udaletxe aurreraino, eta bigarrenak atzo bertan Zarautzen irabazitako bandera. Hemen argazki bilduma eta kronika.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!