Gaur bukatuko da Danbolin musika eskolan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 7a, 12:51

Hiru bide jarri dituzte aukeran: telefonoz, 943-83 37 27 zenbakira deituta; posta elektronikoz, danbolinme@gmail.com helbidera idatzita; edo egoitzara bertara joanda (Iturbide kalea, 18). Datorren astelehenean, hilak 12, hasiko dute 2022-2023 ikasturtea.

Gaur dute azken eguna Danbolin musika eskolan izena eman nahi dutenek. Hiru bide jarri dituzte aukeran: telefonoz, 943-83 37 27 zenbakira deituta; posta elektronikoz, danbolinme@gmail.com helbidera idatzita; edo egoitzara bertara joanda (Iturbide kalea, 18).

Ondorengo ikasketak eskaintzen ditu musika eskolak:

  • 1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak): Musika eta mugimendua.
  • 2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera):
    • Musika mintzaira (2. maila).
    • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
    • Euskal dantza.

Ikasturte honetako prezioak hauek izango dira:

  • Musika eta mugimendua 1. eta 2. ikasturtea: 125 euro.
  • Musika eta mugimendua 3. ikasturtea: 185 euro.
  • Musika-mintzaira: 250 euro.
  • Instrumentua (30 minutu): 345 euro.
  • Instrumentua (40 minutu): 385 euro.
  • Bigarren instrumentua: 655 euro.
  • Dantza: 250 euro.
  • Taldeak bakarrik: 70 euro.

Musika eskolak azaldu duenez, familiaren egoera ekonomikoaren arabera, badago aukera prezioen murrizketa eskatzeko, Orioko Udalak jarritako baldintza hauen arabera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!