Oriok berreskuratu du Kontxako agintea

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 11a, 12:15
Orio txapeldun Kontxan. (Julen Imaz)

Lehia estua izan du Arraun Lagunakekin poparean, batik bat badia igaro ondoren. Azkenean, estropada bera irabazita, eta joan den asteko bi segundoko aldeari esker, bereganatu du Kontxako Bandera.

Orio-Orialkik bi segundoko aldea zeukan Arraun Lagunakekiko, baina horrek ez zion bermatzen Kontxako Bandera, nahiz eta aurreikuspen guztien arabera haiek izan gaurko faborito nagusiak. Aldea izan arren, estropada jokatu beharra zegoen eta jakin bazekiten gogorra izango zela. Eta halaxe izan da. Gauzak ez dizkio erraz utzi Arraun Lagunakek, baina oriotarrak irmo aritu dira, denboraldi osoan zehar erakutsi dute arraunkerarekin irabazi dute gaurko estropada eta bandera preziatua.

Arazo teknikoak izan dira irteeran semaforoarekin, eta zigorrik gabeko sarrera ustela kontsideratu dute epaileek. Horrek sei minutu inguru atzeratu du atzeratu du irteera, tentsioa igotzeko bidea izanez. Oriok lehen kaletik egin du arraunean, eta ongi ekin dio hasiera-hasieratik buru jarrita. Ziaboga egiterako bost segundoko aldea atera dizkio Donostiarrarei eta sei segundo Arraun Lagunaki.

Poparean, ordea, Arraun Lagunakek ongi asmatu du eta Oriorekiko aldea murrizten joan da estropada aurrera joan ahala. Badiara sartzerako bi segundora jarri da, baina oriotarrek ongi kudeatu dute lehen luzean ateratako errenta eta hortzak ongi estuta helmugaratu dira lehen postuan, Arraun Lagunak orpoz orpoz 14 ehunekora zituztela.

Iazko etenaren ondotik, berriro ere Kontxako Bandera berri bat Orioko emakumeentzat, eta Ligarekin batera, denboraldia biribildu dute.

2. jardunaldia

1. Orio 10:36.80
2. Arraun Lagunak 10:36.94
3. Tolosaldea 10:45.00
4. Donostiarra 10:46.98
5. Hondarribia 10:58.48
6. Hibaika 10:58.50
7. Cabo 11:02.94
8. Chapela 11:06.56

Sailkapena

1. Orio 21:14.32
2 Arraun Lagunak 21:16.62
3. Donostiarra 21:37.80
4. Tolosaldea 21:37.83
5. Hondarribia 21:48.95
6. Hibaika 21:56.41
7. Cabo 22:02.59
8. Chapela 22:21.74

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!