Gaur bukatuko da hondartza denboraldia

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 15a, 10:51

Bihartik aurrera soroslerik ez da egongo Antilla hondartzan, ezta dutxarik eta komunik ere.

Uda hilaren 22an bukatuko den arren, hondartza denboraldia gaur bukatuko da Orion, eta baita euskal kostaldeko gainontzeko herri gehienetan ere. Horrek esan nahi du, bihartik aurrera sorospen zerbitzurik ez dela egongo Antilla hondartzan, eta komunak eta dutxak itxita egongo direla. Horrez gain, aulkiak, paipoak, eguzkitako aterkiak, etzaulkiak eta surf-taulak alokatzeko zerbitzurik ere ez da egongo herritarren eskura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!