Bihartik aurrera denboraldi ertaineko TAO sistema egongo da martxan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko ira. 15a, 11:22
TAO makina Eusko Gudari kalean. (Aiora Larrañaga)

Muntoko aparkalekuan komertzioen ordutegian aplikatuko da TAO astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 20:00etara.

Gaur amaituko da TAO sistemako udako denboraldia, eta denboraldi ertaina sartuko da indarrean, bihartik azaroaren 1era bitartean. Denbora tarte horretan, larunbat, igande eta jaiegunetan hondartzan TAO sistema egongo da martxan 10:00etatik 20:00etara. Munton, berriz, komertzioen ordutegian aplikatuko da TAO astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 20:00etara. Dena dela, orain arte bezala, autoko eranskailua dutenek ez dute ordaindu beharrik izango.

Eusko Gudari kaleko, Arrantzale kaleko eta Ibai Ondo pasealekuko egonaldi laburreko eremuetan, berriz, orain arte bezala martxan izango da TAO sistema, merkataritza ordutegian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!