Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldeari harrera egingo diote gaur Reale Arenan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 18a, 10:24
Orio Orialki emakumeen taldea Kontxako Banderarekin. (Arnaitz Rubio Aprea)

Realak partida jokatuko du etxean, 18:30ean, Bartzelonako Espanyol taldearen aurka, eta horren aurretik Reale Arenan biltzen diren zaleek harrera egingo diete Orioko neskei, Kontxako Bandera irabazteagatik.

Gaur arratsaldean, Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldea Reale Arenan izango da, eta zale zuri-urdinen berotasuna jasoko dute zelaian. Realaren eta Espanyolen arteko partidaren aurretik izango da hitzordua, eta Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio Realari Orioko arraunlariek egindako lana aitortzeko ongi-etorria prestatzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!