Orioko arraunlariei harrera egin diete Reale Arenan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 19a, 09:39
Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldea eta elkarteko ordezkariak Reale Arenan. (Real Sociedad)

Kontxako Banderarekin atera ziren Orioko arraunlariak zelaira, Realaren eta Espanyolen arteko partidaren aurretik.

Atzo arratsaldean, Realak omenaldia egin zion Orio Arraunketa Elkarteko emakumeen taldeari. Realaren eta Espanyolen arteko partidaren aurretik atera ziren arraunlariak eta elkarteko kideak zelaira, Kontxako Banderarekin, Reale Arenan bildu ziren zaleen txalo zaparrada artean.  Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman dizkio Realari Orioko arraunlariek egindako lana aitortzeko ongi-etorria prestatzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!