Arraun porrak badu irabazlea

Koloore markako arropa erosteko bonua eta Xixario jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi ditu Aitor Etxabe Zulaikak.

Atzo bukatu zen aurtengo aurran denboraldia, eta KARKARAren arraun porrak dagoeneko badu irabazlea: Aitor Etxabe Zulaika. Koloore markako arropa erosteko bonua eta Xixario jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi ditu.

Aipatu, porran parte hartu dutenetako inork ez duela bete-beteko erantzunik eman. Orioko hiru traineruek denboraldia nola bukatuko zuten zen galdera, baina inor ez du asmatu hiru erantzunak egoki ematen. Hori dela eta, bi erantzun ondo eman dituzten artean zozketa eginda erabaki da porraren irabazlea. 

Oharra: beharrezkoa da jatetxetara joan aurretik erreserba egitea eta Arraun porrako irabazlea dela adieraztea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!