Kamel Ziani eta Iñigo Exposito, Berrobirako podiumean

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 19a, 16:30

Orioko Atletismo Taldeko bi kirolariak nagusi izan dira Berrobin jokatutako lasterketan. 7,5 kilometroko ibilbidea egiteko 23 minutu eta 29 segundo behar izan ditu Zianik, eta hamabi segundo gehiago Expositok.

Orioko Atletismo Taldeko kideek indartsu daudela erakutsi zuten larunbatean, Berrobin jokatu zuten Berrobira lasterketan. Izan ere, gizonetan, Kamel Ziani izan zen 7,5 kilometroko itzulia egiten azkarrena, eta Iñigo Exposito, bigarrena. 23 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Zianik, eta 23 minutu eta 41 segundo Expositok.

(Argazkiak: Tolosaldeko Ataria)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!