Urriaren 1ean jokatuko dute Orioko XXVII. Surf Txapelketa

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 20a, 09:00

09:00etan ekingo diote txapelketari, eta egun guztian zehar jarraituko du. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena OSTren hondartzako lokalean edo Itziar Kirolak dendan.

Urrian sartzearekin batera egingo dute Orioko Surf Txapelketaren 27. edizioa; urriaren 1an hain zuzen, larunbatez. Ondo bidean, txapelketa guztia egun bakarrean egitea aurreikusten dute, eta aurten, lau sailetan beharrean, bostetan jokatuko dute lehiaketa: Open, Neskak, Sub16, Bodyboard eta Master 50.

Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena OSTren hondartzako lokalean edo Itziar Kirolak dendan. Izen ematea bost euroko kostatuko da, eta ordainketa txapelketaren egunean bertan egin beharko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!