Mutiozabal ontziolarako prestatu duen proiektua aurkeztuko du Albaolak bihar

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 21a, 10:00

Kultur etxeko areto nagusian izango da aurkezpena, 18:00etan hasita, eta herritarrei irekitako ekitaldia izango da.

Jakina denez, Albaola Itsas Kultur Faktoria arduratuko da Mutiozabal ontziolaren kudeaketaz, eta harako prestatu duen proiektuaren aurkezpen irekia egingo dute bihar arratsaldean. Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita, eta nahi duten herritar guztiek izango dute ekitaldira sartzeko aukera.

Orioko eskoletako ikasleak aste honetan hasi dira lanean erriberako ontziolan, eta azaroaren 18ra arte jardungo dira bertan. Ondoren, eskualdera eta Euskal Herri osora zabalduko da ekimena, Orioko ontziolek sektorean zuten pisua eta erabiltzen zuten sistemaren balioa azpimarratuko dituen unitate didaktiko baten bidez. Ekimenaren helburua izango da ontzigintza tradizionala iraunaraztea, eta belaunaldi berriei horren berri ematea. Biharko ekitaldian emango dituzte proiektuaren inguruko gainontzeko xehetasunak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!