Zabalik da ahalduntze eskolaren biodantza ikastaroan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 27a, 12:07

Urriaren 4tik azaroaren 15ra, asteartero elkartuko dira Arraunetxen, 18:00etatik 19:30era, Eider Zurriarainen aginduetara. Zabaldu dute izen-emate epea.

Ikasturte berriarekin, berriz ere martxan da Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola, eta datorren asteartean ekingo diote aurreneko ikastaroari. Hain zuzen ere, "bizitzearen poza berreskuratzeko" helburuarekin, biodantza ikastaroa antolatu dute. Gorputza da bidea elkarteko kide Eider Zurriarainek gidatuko ditu saioak eta urriaren 4tik azaroaren 15era, asteartero elkartuko dira Arraunetxen, 18:00etatik 19:30era.

Izena eman nahi dutenek, hainbat bide dituzte:

  • Ahalduntze ekolak kultur etxeko 1. solairuan duen bulegora joanda.
  • Lotura honetan.
  • 623 17 85 53 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezua bidalita.
  • ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita.

Prezioa: 25 euro.

Ahalduntze eskolaren hiruhilekoko egitaraua, berriz, lotura honetan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!