'Urak aske' dokumentala ikusteko aukera izango da urriaren 7an

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 27a, 17:00

Bego Zubiak zuzendutako dokumentalak Artikutzako Enobieta urtegiaren hustutzea du oinarrian. Martxoan Donostian estreinatu zenetik, Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan proiektatu dute ikus-entzunezkoa. 18:30ean hasiko da saioa, kultur etxean, eta jarraian, Arturo Elosegirekin solastatzeko tartea izango da. Urtegia hustu zuen EHUko biologo taldeko burua da Elosegi, eta aditua da ibaien ekologian.

Martxoan Donostian estreinatu zenetik, Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan proiektatu dute Urak aske dokumentala, eta urriaren 7an, ostiralarekin, Orion izango da ikusteko aukera. 18:30ean hasiko da saioa, kultur etxean, eta jarraian, proiektuaren lider Arturo Elosegirekin solastatzeko tartea izango dute emanaldira bertaratzen diren herritarrek.

Bego Zubiak zuzendutako dokumentalak Artikutzako gertakari bat du oinarrian. 2020an hango Enobieta urtegia kendu zuten, izen bereko ibaiaren ertzetan bizi den satorren familiako muturluze piriniotarra babesteko eta, hain zuzen, Urak aske dokumentalak horren alde lan egin dutenen istorioa kontatzen du. Arturo Elosegi urtegia hustu zuen EHUko biologo taldeko burua da eta aditua da ibaien ekologian.

Lotura honetan ikus daiteke dokumentalaren aurrerapena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!