Martxan da Arkupe elkartearen Erosi Orion kanpaina

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 17a, 16:30

200 euroko bost bonu zozkatuko dituzte hilaren 28ra bitartean Arkupeko sei saltokitan erosketak egiten dituzten herritarren artean. Aurten, gainera, Arkuperen motxilak ere eskuratu ahal izango dituzte herritarrek.

Arkupe Orioko merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan, herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin. Gaur hasi eta hilaren 28ra arte egongo da martxan kanpaina, eta bitarte horretan herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek 200 euroko erosketa bonua eskuratzeko aukera izango dute.

Egitasmoarekin, "herritarren ohiturak aldatu" nahi ditu Arkupek, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, tokiko merkataritza sustatu dezaten. "Izan ere, merkataritza sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko".

Nola parte hartu

200 euroko erosketa bonu bat irabazteko aukera izango dute herritarrek, baldin eta urriaren 28a baino lehen Orioko sei saltegitan erosketak egiten badituzte. Lehen erosketa egiten dutenean, kartoizko txartel bat jasoko dute eta, ondoren, ekimenean parte hartzen ari diren herriko dendetako batean erosketa egiten duten bakoitzean, zigilua jarriko diete txartelean. Sei tokitako zigiluak osatutakoan, txartela establezimenduan entregatu beharko dute, zozketan parte hartzeko. 

Hilaren 28an egingo duten ekitaldian, 200 euroko bost bonu zozkatuko ditu merkatarien elkarteak. Baina ez hori bakarrik; izan ere, aurten sei zigilu lortzen dituzten herritar guztiek izango dute oparia: Arkuperen motxila. Motxilak kultur etxean jaso beharko dituzte urriaren 21ean eta 28an, ostiralak biak, 18:30etik 20:00etara.

Establezimenduak

Ondoko establezimenduek parte hartuko dute kanpainan:

Dendak

  • Mauka liburu denda.
  • Kaioa jantzi denda.
  • Gozategi fruta denda.
  • Eroski City.
  • Eki-Lorea dietetika denda.
  • Itziar Kirolak.
  • Izarra etxeko tresnak.
  • Lizaso altzariak.
  • Rosana argazkilaritza.
  • Uranga burdindegia.
  • Orio optika.
  • Iparragirre autozerbitzua.
  • Zipristin inprimategia.
  • Soia jantzi denda.
  • Argiñe mertzeria.
  • Mara jantzi denda.
  • Al-Rai fruta denda.
  • Dorronsoro supermerkatua.
  • Patxi Oliden harategia.
  • Txomin arrandegia.
  • Oriomar Carmen arrandegia.
  • Oriomar Kepa Loidi harategia.

Ostalaritza

  • Arkaitz taberna.
  • Sayalero kafetegia.
  • Kutixi kafetegia.
  • Xixario erretegia.
  • Gabon taberna.
  • Boga-Boga taberna.
  • Baraka taberna.
  • Salatxo taberna.
  • Goxoki.
  • Azkue kafetegia.
  • Sukia taberna.
  • Gure Txoko taberna.
  • Errusta taberna.
  • Mola-Mola taberna.
  • Orioko Barra jatetxea.
  • Oliden jatetxea.
  • Mirotza taberna

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza.
  • Orio Hizkuntzak akademia.
  • Expo elektrizitatea.
  • Seguros Bilbao aseguruak.
  • Luis Perez Achega.
  • Narau School &Translations.
  • Informatika 3B.
  • Asai informatika.
  • Yoga Neeru.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!