Itsas Kirol Poloa aurkeztu dute, "eskualdeko ekonomia urdina bultzatuko duen proiektu estrategikoa"

Gorka Eizagirre 2022ko urr. 21a, 15:22

Arraunetxen aurkeztu dute Itsas Kirol Poloa eta UKUEko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, proiektuarekin harreman zuzena duten zenbait kirolarik, enpresaburuk eta profesionalek ere parte hartu dute ekitaldian.

Urola Kostako Udal Elkartea (UKUE) da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta haren esanetan, Itsas Kirol Poloak bi helburu nagusi izango ditu: "Batetik, itsas kirolen sektorea profesionalizatzea; eta bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta mundu mailan ezagutaraztea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak sortuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz". Atzo arratsaldean Arraunetxen aurkeztu zuten Itsas Kirol Poloa eta UKUEko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, proiektuarekin harreman zuzena duten zenbait kirolarik, enpresaburuk eta profesionalek ere parte hartu zuten ekitaldian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!