Nadeth Agirrek eta Ander Etxegoienek Patroi Onenaren saria jaso dute

Mireia Galarza Bastida 2022ko urr. 22a, 11:23
Agirre eta Etxegoien, atzo saria jaso zuten momentuan. (TKE)

Atzo izan zen sari banaketa Donostiako Aquariumean, eta patroi bakoitzak garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituen. 

Nadeth Agirrek eta Ander Etxegoienek jaso dute arraun denboraldiko Patroi Onenaren garaikurra. Atzo izan zen sari banaketa, Donostiako Aquariumean, eta bertan izan ziren sarituez gain, Angel Garabieta CaixaBankeko Euskadiko zuzendari komertziala eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria. Orioko patroi bakoitzak garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituen atzoko ekitaldian.

Ez da saria jasotzen duten lehen aldia Agirre eta Etxegoienentzat. Nesken arraun taldeko patroiak hiru aldiz jaso du garaikurra (2019, 2020 eta 2022). Bere aldetik, Etxegoienek 2018an eskuratu zuen lehen aldiz saria, eta aurtengoa bigarrengoa izan da berarentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!