Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Ahalduntze Eskolak

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 2a, 10:30
Beatriz Egizabal aktore eta umorista lasartearrak udaberrian estreinatu zuen 'Magma Mia' bakarrizketa.

Lehena, aste honetan bertan izango da, ostiralean, hain zuzen. Beatriz Egizabalek Magma Mia bakarrizketa saioa eskainiko du kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean hasita. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.

Badator Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta horren harira, Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako. Horietan lehena, aste honetan bertan izango da, ostiralean, hain zuzen. Beatriz Egizabalek Magma Mia bakarrizketa feminista eskainiko du, militantziatik asko, eta umoretik are gehiago duen ikuskizuna. Barrea ez ezik, gogoeta ere eragin nahi du ikusleengan. Kultur etxeko areto nagusian izango da saioa, 19:30ean hasita. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.

Hauek dira Ahalduntze Eskolak azarorako antolatu dituen jarduerak:

  • Azaroak 4, ostirala. Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa kultur etxean, 19:30ean.
  • Azaroak 10, osteguna. Lodifobia gorpuztua osatzen tailerra Salatxo aretoan, 18:30ean. Saioa Espazio Lunarra (G)une Holistiko Psikoterapeutikoak gidatuko du.
  • Azaroak 14, astelehena. Emakume musulmanak eta beren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia kultur etxean, 18:30ean.
  • Azaroak 23, asteazkena. Abortuaren lege proiektu berriaren gakoak hitzaldia Salatxo aretoan, 18:30ean. Saioa Irule bulegoak gidatuko du.

Horietaz aparte, Ahalduntze Eskolak bi zerbitzu eskaintzen ditu urte guztian: bata, aholkularitza juridikoa da; eta bestea, indarkeria matxistaren inguruko bidelaguntza eta aholkularitza zerbitzua.

Ahalduntze Eskolak kultur etxeako lehen solairuan du egoitza, eta hara joateko, beharrezkoa da  aurretik hitzordua hartzea, 623 17 85 53 telefono zenbakira deituta edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!