Txuri Urdin izotz jauregira irteera antolatu du Ametsa Gaztelekuak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 4a, 16:27
Txuri Urdin izotz jauregia. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Azaroaren 27an izango da irteera, eta hilaren 20ra bitartean zabalik izango da izen-ematea.

Ametsa Gaztelekuak irteera antolatu du Txuri Urdin izotz jauregira, azaroaren 27rako. LH 3. eta 6. maila arteko gaztetxoei zuzenduta dago ekimena, eta jakinarazi dute hilaren 20ra bitartean zabalik izango dela izen-ematea gaztelekuan bertan. Horretarako, honakoa aurkeztu behar da: haurraren izen abizenak, arduradunaren izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta ordainagiria. Plazak mugatuak izango direla gogorarazi dute antolatzaileek.

Ordainketa egiteko 10 euro sartu behar dira honako kontu zenbakian: ES57 3035 0182 15 1820025099

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!