Asteburu borobila izan da pasa dena Ospele elkarteko pilotarientzat

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 8a, 15:37
Orioko pilota elkarteko bikotea partida hastear. (Ospele)

Hainbat partida erabakigarri jokatu dituzte elkarteko pilotariek asteburuan, eta horiek guztiak irabazi dituzte,

Gustura dira Ospele elkarteko ordezkariak. Izan ere, Orioko pilota elkarteko pilotariek pasa den asteburuan hainbat partida erabakigarri jokatu zituzten, eta emaitza onak lortu dituzte horietan.
Alde batetik, Lizaso-Aldalur bikoteak gomazko paletako 2. mailako jaitsierako joaneko norgehiagoka jokatu eta 18-25 irabazi zuen Gaztelekuko Beloki-Loidi bikotearen aurka. Ostegunean jokatuko dute etxean etorrikoa.
Bestetik, Orbegozo-Aranalde bikoteak eskuzko 1. mailako jaitsierako partida irabazi zuten, 22-14 emaitzarekin Hernaniko Salaberria-Labaka bikotearen kontra, eta datorren denboraldian ere 1. mailan lehiatuko dira.
Lertxundi-Contreras bikoteak, berriz, 3. mailako gomazko paletako final laurdena irabazita, final erdietarako txartela eta maila igoera lortu dute. Eta, azkenik, Lertxundi-Albeniz I bikoteak 3. mailako eskuzko ligaxkako azken partida irabazi dute eta final laurdenetarako sailkatzea lortu dute; 22-14 emaitzarekin gailendu ziren Hernaniko Arizmendi-Oiartzabal bikotearen kontra.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!