Ithaka taldea Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 14a, 15:43
Ithaka taldea.

Azaroaren 21era arte zabalik izango da Gaztea Maketa Lehiaketan botoa emateko aukera.

Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa martxan da, eta aurkeztu diren lanen artean epaimahaiak 20 artista aukeratu ditu, tartean Orioko eta Zarauzko lau gaztez osatutako Ithaka taldea. Orain, finalerako bozketa-epea zabaldu dute azaroaren 21era arte (goizeko 9:30etan), eta talde bozkatuenek eta epaimahaiak aukeratutako talde eta bakarlariek zuzenean joko dute abenduaren 1ean egingo den emanaldi batean. Zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaiko kideek nor izango den Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Ithaka taldea duela urtebete sortu zen, eta Orioko eta Zarauzko 18 urteko lau gaztek osatzen dute. Gaztea Maketa Lehiaketan egindako aurkezpenean azaldu dute pop-rock musika egiten dutela, baina ez diotela beren estiloari mugarik jarri nahi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!