Dagoeneko eskuragai daude abenduaren 2ko 'Txori kantazale' ikuskizunerako sarrerak

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 15a, 11:00
Alex Gurrutxaga idazlea eta Joana Otxoa de Alaiza piano jotzailea.

Lanak Xabier Leteren unibertso poetikoa du oinarrian, eta literatura musikarekin uztartzen du. Saioa kultur etxean izango da, 19:30ean hasita, eta sarrerak eskuragai daude jada online, bi euroren truke. Kultur etxean ere egunotan jarriko dituzte.

Joana Otxoa de Alaiza piano jotzaileak eta Alex Gurrutxaga idazleak prestatutako Txori kantazale ikuskizuna Oriora helduko da abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan. Lanak Xabier Leteren unibertso poetikoa du oinarrian, eta literatura musikarekin uztartzen du; pianoa eta hitza, Leteren abestien interpretazio berritzaileak eta haren gustuko melodiak. Saioa 19:30ean izango da kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude jada online, bi euroren truke. Kultur etxean ere egunotan jarriko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!