Hannah Arendten 'Indarkeriaz' liburuaren inguruko bigarren irakurketa saioa, bihar

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 17a, 13:53

Filosofia herriratzeko helburuarekin antolatu ditu irakurketa saioak Aritz Pardinak. Joan den ostiralean egin zuten lehendabizikoa, eta bihar egingo dute bigarren, Salatxo aretoan, 18:30ean hasita.

Hannah Arendt pentsalari eta idazlari alemaniarraren Indarkeriaz liburua oinarri hartuta, bi irakurketa saio antolatu zituen Aritz Pardinak. Horien helburua, filosofia herriratzea, eta gaur egungo gaiez hausnartzeko beste ikuspuntu batzuk herritarren eskura jartzea. Joan den ostiral arratsaldean egin zuten lehendabiziko saioa, eta bihar egingo dute bigarrena, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!